viernes, 16 de septiembre de 2016



1.1 LARRIALDI EGOERAK



Gure ingurunea leku ziurra dirudi baino zenbait gertaerek askotan denbora laburrean, larrialdi-egoerak sor ditzakete pertsona asko arriskuan jar dezaketenak.



Gertaerak izan daitezke:

· Uholdeak,

· zentral nuklear baten erradiazio-ihesa,

· merkantzia arriskutsuak daraman tren baten istripua...




Gertaeraren ‘’LARRIALDIA’’, ‘’BEHARREZKOAK IZANGO DIREN ARRETA’’ ETA ‘’UZTEN DUTEN ONDORIOEN’’ arabera LARRIALDI-EGOERAK 3 mailetan sailkatzen dira:



LARRIALDI KOLEKTIBOA:

Egoera hauek zenbait biktima eragiten ditu edo zenbait pertsonen osotasuna (segurtasuna) arriskuan jartzen du.
Komunitateak dituen baliabideekin erantzun daiteke.

Adib: produktu kimikoak daramatzan kamioi baten istripua larrialdi kolektiboa da, leherketa arriskua egon daitekeelako eta hodei toxiko bat sor daiteke.


HONDAMENDIA: Pertsona askorengan du eragina, larritasuneko biktima kopuru handia sortzen du eta kalte materialak sortzen ditu.
Erantzun emateko baliabide osagarriak behar dira, baina sistema berak beregain har ditzake.

Adib: aireko-istripua, uholdeak edo atentatu terrorista.


KATASTROFEA: Hondamendi bat da baina handiagotua. Larritasunezko biktima kopuru handia eta kalte material ugari hasera batean.
Egoera denborarekin larritzen joaten da. kanpoko laguntza beharrezkoa da.


Adib: Haitiko lurrikara edo Tsunamiak



Esandako egoera hauei aurre egiteko edo erantzuteko, zenbait talde eta erakundeen parte-hartzea behar izaten da eta baliabide asko mugitu behar dira, baigiza-baliabideak eta bai baliabide-materialak.



Beharrezkoa parte-hartuko duten pertsonen artean koordinazioa egotea

Gertakaria gertatu ondoren, antolatzea eta koordinatzea ezinezkoa izango litzateke, horregatik agintariek aurrez aurretik larrialdi-planak lantzen dituzte.





ZER DA LARRIALDI PLANA?

Pertsonak arrisku kolektibo larrian daudenean eta beraien segurtasuna eta bizitza jokoan daudenean, hauei erantzunak emateko sistema bat da.



ARIKETA:

BILATU EGUNKARIETAN EDO INTERNETEN LARRIALDI EGOERA DESBERDINEN ADIBIDEAK ETA SAILKA ITZAZU IKUSITAKO ERIZPIDEEN ARABERA.

GERO DENON ARTEAN ZUZENDUKO DITUGU.



1.3. LARRIALDI-PLANAK



1.3.1. OINARRIZKO EDUKIAK


Ø AURREIKUSPENA

Ø PREBENTZIOA

Ø ESKU-HARTZEA

Ø ERREHABILITAZIOA


AURREIKUSPENA:
-Ze gertaera larri gerta daitezkeen kalkulatzen da

-Hori gertatzeko dagoen probabilitatea

-Ze kalte eragingo lukeen

-Zein baliabide dauden horri aurre egiteko


PREBENTZIOA:
-Prebentzio neurriak, eta gertatuko balitz ondorioak gutxitzeko neurri prebentiboak egiten dira.


ESKU-HARTZEA:
-Nola erantzun beharko litzatekeen zehazten du; erantzuteko beharrezkoak diren bai giza eta material baliabideak, talde bakoitzak nola erantzun beharko lukeen, ze koordinazio mekanismo ezarriko diren,...

ERREHABILITAZIOA:
-Eremua berreskuratzeko egin beharrekoa zehazten du.



★ KONTUAN IZAN!!
Larrialdi-planak EZ dira agiri itxiak, aldizka berrikusi eta eguneratu behar dira.

Gauzatuko balitz o balira, emaitza ebaluatu behar da, beharrezkoak diren hobekuntzak ezartzeko.


1.3.2 LARRIALDI-PLAN MOTAK


BABES ZIBILEKO PLANAK:
-Administrazio publikoak egindakoak

-Eremu geografiko zehatzak erantzungo ditu: udalaren planak, autonomikoa, estatala,...


AUTOBABESERAKO PLANAK:
-Enpresak, zentroak,... ( merkataritza-gune bat, jolas-parke bat…) landutako planak dira.
-Enpresa batek egindakoak dira baina Babes Zibilaren ildoak jarraituz.


ARIKETA 2 :
BILATU AZKEN URTEETAN GERTATUTAKO HONDAMENDI ETA KATASTROFEEN ADIBIDEAK


ARIKETA 3 :
EXPLIKATU ZEHATZ-MEHATZ ZERTAN DESDERDINTZEN DIRA BABES ZIBILEKO PLANAK ETA AUTOBABESERAKO PLANAK


BABES ZIBILEKO PLANAK
Plan Bereziak:

Oinarrizko planak:

Gerra egoerak

Larrialdi nuklearra

Plan bereziak:

Uholdeak

Baso suteak

Lurrikarak

Merkantzia arriskutsuen garraioa

Sumendiak

Substantzia arriskutsuak esku hartzen duten istripu larriak


Lurraldeko Planak:
Autonomikoak

Supraautonomikoak

Munizipalak

Supramunizipalak




1.4.1. LURRALDEKO PLANAK

- Eremu zehatz batean gerta daitezken arrisku guztien aurrean egiten da.

- Gerta daitezkeen arrisku guztien baloraziotik abiatzen dira

- Jarduerak diseinatzen dituzte arriskua gertatuko balitz

*2 dira garrantzitsuenak: UDALEKOAK ETA AUTONOMIKOAK


UDALEKO PLANAK

- Udalaren eremuan mugatuta

- Udal danak izatea ez da beharrezkoa (autonomi erkidegoak erabakitzen du)

- ‘’Udaleko larrialditako oinarrizko plana” izendatzen da (PBEM plan basico de emergencia municipal.







http://www.donostia.eus/info/ciudadano/planesalerta.nsf/fwHome?ReadForm&idioma=eus&id=A336670442424

· Txomin eta Martuteneko bizilagun guztiei zuzendutako gomendioak

· Elurrak 2014-15.

· 2014ko abenduaren 1etik 2015ko martxoaren 31ra arte egongo da indarrean. Larrialdietarako deitu 112ra (Sos Deiak- Suhiltzaileak) edo 092 ra (Udaltzaingoak).



PLAN AUTONOMIKOAK
- Autonomia erkidego bateko lurraldea mugatzen duten planak dira

- Autonomi erkidego danak behartuta larrialdi planak izatea

- Babes Zibileko Batzorde Nazionalak homologatuko ditu


★ INDARREAN DAUDEN PLAN AUTONOMIKOAK

★ Euskadi: LABI (izena du)

★ 18/11/1996: homologazio data


ARIKETA 4:
BILATU LABI BURUZKO INFORMAZIOA
http://www.interior.ejgv.euskadi.eus/r42-aecon01/eu/contenidos/informacion/planes_labi/eu_doc/labi.html


ARIKETA 5:
BILATU 17 AUTONOMI DESBERDINEN LURRADEKO PLANEN IZENAK ETA HOMOLOGAZIO DATAK
EGIN TAULA BAT

ANDALUCIA
PTAND
17 – 12 -1998
BALEARES
ARAGON
PROCITER
04 – 12 -1995
1.4.2 LARRIALDI PLAN BEREZIAK


- Arrisku zehatz batzuetarako diseinatzen dira

- Metodo zientifiko eta tekniko egokiak behar dira, ebaluatzeko eta tratatzeko


Bi plan berezi desberdin bereizten dira:


OINARRIZKO PLANAK
PLAN BEREZIAK


● OINARRIZKO PLANAK

- Gerra egoera

- Larrialdi nuklearra

Bi egoera hauetatik eratorritakoak
Estatuaren agintean daude




➢ Gerra egoeratik eratorritako arriskuak

Babes zibilaren planifikazioa:
- Populazioaren Autobabesa: biztanleari informazioa eman arrisku egoeran zer egin jakiteko, eraikuntzak babestu,...

- Alarma zerbitzua

- Babeslekuak: prestatu, hornitu…

- Biztanleriaren ebakuazioa

- Laguntza, erreskatea eta salbamendua


➢ Larrialdi nuklearraren arriskua

- Arrisku nuklearraren aurrean indarrean dagoen plana PLABEN izeneko da, Plan Basico de Emergencia Nuclear

- PLABENek erantzuna ematen du zentral nuklearraren kanpoan

- Zentral nuklearraren barruan beste plan batzuk dituzte indarrean

- PENBU, Garoñako zentral nuklearreko kanpoaldeko larrialdi plana


ARIKETA 6:
BILATU NON DAUDE INDARREAN HURRENGO PLANAK:
PENBU:
PENCA:
PENGUA:
PENTA:
PENVA:
PENCRA:




● PLAN BEREZIAK
- Hauek aurreikus daitezken larrialdiei aurre egiteko daude diseinatuta

- Behar izango luketen lurralde eremuetan ezarri behar dira

Gutxienez kasu hauetako:

Uholdeak, baso-suteak, lurrikarak, sismoak, sumendiak eta abar


Plan berezietan bereiz ditzakegu:
● AUTONOMIA ERKIDEGOKOAK

● ESTATUTOKOAK


Babes Zibilak ezarritako ildoak bete behar dituzte


ARIKETA 7:
SARTU ESTATUKO BABES ZIBILAKO WEB ORRIAN (WEB DE LA DIRECCION GENERAL DE PROTECCION CIVIL )
http://www.proteccioncivil.es/web/dgpcye/mercancias-peligrosas-planes-especiales
ETA BILATU ZERTAZ DATZATEN HURRENGO PLAN BEREZIAK, NONGO ETA ZERTARAKO DIRA ETA NOIZ IZAN DIRA HOMOLOGATUAK:

ü PROCIMER

ü MERBEPAL

ü PLATECA

ü TRANSCANT

ü MPCyL

ü PETCAM

ü TRANSCAT

üTRANSCAEX

ü TRANSGAL

ü TRANSNA

ü PLAMERPA

ü TRANSMUR

ü SISMICAT

ü INUNCAT

ü INUNCyL

ü PRICAM

ü NUNCAEX

ü PLANINPA

ü INUNMUR


ARIKETA 8:
ZERTAN DESBERDINTZEN DIRA PLAN BEREZIAK ETA LURRALDEKO PLANAK?


ARIKETA 9:
ZER ESAN NAHI DU PLAN BAT ILDOA DELA?


ARIKETA 10:
BILATU INFORMAZIOA: ZURE AUTONOMI ERKIDEGOAN ZEIN PLAN BEREZI ETA LURRALDEKO PLANAK DAUDE.


ARIKETA 11:
LOKALIZATU MAPA BATEAN ESPAINAN DAUDEN ZENTRAL NUKLEARREN KOKAPENAK. ZURE USTEZ, ZERGATIK DIRA ESTATUKO KONPETENTZIAK?




1.5. AUTOBABESERAKO PLANAK
- Larrialdien aurrean (estadio bat, merkataritza-gunea,...)bete beharreko neurri prebentiboak dira.

- Plan hauek arriskuen:

- Identifikazioa

- Ebakuazioa

- Prebentzioa

- Babes neurriak… zehaztuko dituzte


1.5.1 AUTOBABESERAKO PLANEN ARAUDIA
- Autobabeserako Oinarrizko Araudiak (NBA: Norma Basica de Autoproteccion) zehazten du :

- Zein jardueretan izan behar duen autobabeserako plana

- Nola burutu behar diren

- Autonomia Erkidegoek bere eremuan dauden Autobabeserako Planen erregistroa izan behar dute



1.5.2 AUTOBABESERAKO PLANAK IZAN BEHAR DUTEN ZENBAIT JARDUERA

NBA-n jasotzen da zein jarduerek izan behar duten autobabeserako plana

Guk zenbait jarduera azpimarratuko ditugu:

● Ikuskizun publikoak eta jolas-jarduerak

Ondorengo ezaugarriak betetzen dituzten leku, esparru eta instalazioak izan behar dute:

- 2000 pertsona edo gehiago sartzen diren barrunbe itxiak

- 2500 pertsona edo gehiagoko edukiera duten barrunbe itxi desmuntagarriak

- 20.000 pertsona edo gehiagoko edukiera duten estalperik gabeko guneak.

● Osasun jarduerak

- 200 ohe edo gehiago duten osasun-establezimenduetan edo 2000 pertsona baino gehiago dutenetan

● Irakaskuntza jarduerak

2000 pertsona edo gehiago duten pertsonetan eta bertan adimen-urritasuna edo urritasun-fisikoa duten pertsonak baldin badaude




● Zahar egoitzak

- Zahar egoitzak, eguneko egoitzak, urritasun fisiko,... orokorrean 100 pertsona edo gehiago badaude bere kabuz ezin dutenak atera.

- Beste jarduerak

v KONTUAN IZAN!!!
Autobabeserako planak, zentro batek ohiko jarduerei zuzenduak daude.
Ohikoa ez den beste jarduera bat egiten bada:
- Beste segurtasun baliabide batzuk
- Osasun-laguntza bereziak jarri beharko dira
Adib: Futbol estadio batean kontzertu bat egiten bada, arrisku maximoa duen partidu bat jokatzen denean,...

ARIKETA 12:
ZEIN HELBURU DAUZKATE AUTOBABESEKO PLANAK? JARRI 5 ADIBIDE